Prentsa Aretoa
Berriak
Bizkaia BBNN
2022/04/13
Batzar Nagusietako EAJ-PNV taldeak “koherentzia” eskatu du gerraren ondorioak Bizkaian arintzeko hartu diren neurrien eraginkortasuna erakusteko
Gaizka de Luisek Gernikako batzar-etxean defendatu ditu Aldundiak abian jarri dituen askotariko ekimenak “ziurgabetasun egoera honetan herrialdean ekonomia berriz dinamizatzea eta indartzea” helburu baitute
Bizkaia BBNN
2022/03/30
Unai Rementeriak hiru foru aldundien artean koordinatutako eta Bizkaian neurri horiek 100 milioi euro inguruko pizgarria ekarriko duten neurri-sortaren xehetasunen berri eman du
Egungo egoera ekonomiko globala dela eta (inflazioa eta energiaren eta lehengaien kostuen gehikuntza, eta horiek ekoizpen-katean duten eragina), Bizkaiko Foru Aldundiak berehala onartuko ditu egoera horren ondorioak gehien pairatzen dituzten eragile ekonomikoen likidezia indartzeko neurriak
Bizkaia BBNN
2021/12/30
Bizkaiaren suspertzea bultzatu du EAJ-PNVk
Mikel Bagan batzarkideak Gernikako batzar etxeko tribunan azaldu du talde jeltzaleak 2022ko aurrekontuei emandako baiezko botoa
Bizkaia BBNN
2021/11/08
Bizkaiak 599 milioi euro gehitu ditu aurrekontura iraupen luzeko zainketetan babes-sarea eta trantsizioa indartzeko
Gizarte Ekintza sailak 599.380.000 euroko aurrekontua izango du 2022. urterako, 32 milioi euro gehiago, adinekoentzako, desgaitasuna duten pertsonentzako eta babesik gabe dauden adingabeentzako arreta indartzeko
Bizkaia BBNN
2021/11/08
Sustapen Ekonomikoaren aurrekontua % 22,3 hazi da susperraldia bizkortzeko eta enpresei zerbitzu berriak eskaintzeko
Ekonomia Sustatzeko sailaren aurrekontua 79,5 milioi eurokoa da. 10 eurotik 7 lurralde osoko ekintzaileentzako eta enpresentzako dirulaguntza eta zerbitzuetarako dira.
Bizkaia BBNN
2021/11/08
Ogasun eta Finantza sailaren 2022ko aurrekontua %6,5 hazi da, 142,7 milioi euroraino
Jose Maria Iruarrizagak Batzar Nagusietan zehaztu du sailaren aurrekontu-proiektua, batez ere, hiru partida handitan banatzen dela: langileen ordainsariak, garapen informatikoak eta telefono bidezko laguntza
Bizkaia BBNN
2021/10/06
Bizkaiko EAJ-PNVren batzarkide taldeak adosteko duen gaitasuna erakutsi du, oposizioko talde guztiekin akordioetara iritsiz
Euzko Abertzaleak batzarkide taldeak bost ebazpen proposamen aurkeztu ditu gaur Politika Orokorrari buruz egin zen osoko bilkuraren ondorioz. Horien bidez Foru Aldundiari eskatuko zaio hainbat jarduera garatzea zainketen alorrean, egoitza eredu berriaren inguruan, enpleguetan genero arrakala murriztera begira, Bizkaia iraunkorragoa garatzeko edo lurralde oreka indartzeko.
Bizkaia BBNN
2021/09/29
EAJ-PNVk “Bizkaia hazi arazten” duten pertsonei entzuten jarraituko du, politika publikoak unean uneko beharrizanetara egokitzera begira
Jesús Lekerikabeaskoa Arrillagak, Bizkaiko Batzar Nagusietako Euzko Abertzaleak batzarkide taldeko bozeramaileak, oposizioko taldeei txarretsi die duela urte bete jende aurrean egin zituzten lankidetza eskaintzak bete ez izana: “Hitz hutsetan geratu da dena, ez da inolako ekintzatan gauzatu”, kritikatu du.
Bizkaia BBNN
2020/11/18
Ainhoa Pielok Kontxi Claverrek utzitako tokia hartu du Euzko Abertzaleak Batzarkide Taldean
Bilboko ordezkaria Gernikako Batzar Etxera joan da gaur, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko batzarkide gisa azaroko osoko bilkuran parte hartzera
Bizkaia BBNN
2020/10/05
EAJ-PNVk Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dio ekimenak susta ditzala enplegua eta ekonomia suspertzeko alorrean
Alderdi jeltzaleak akordio transakzionalak lortu ditu Ganberako talde politiko guztiekin, eta bost ebazpen-proposamen aurkeztu ditu joan den astelehenean Gernikan egindako Politika Orokorreko osoko bilkuraren ondorioz
Bizkaia BBNN
2020/09/28
Unai Rementeria: "Birus honek ez gaitu garaituko; Bizkaia ez da geldituko"
Gaur Gernikan egin den Politika Orokorreko osoko bilkuran, adinekoen arretari lotutako zerbitzuak emateko eredua aldatuko dela iragarri du, adinekoak euren etxeetan bizi diren aldia luzatuz eta egoitza-zentroak ahal den neurrian etxeen oso antzekoak izatea lortuz
Bizkaia BBNN
2020/09/28
Bizkaiko Batzar Nagusietako EAJ-PNV taldeak oposizioko alderdiak gonbidatu ditu “indarrak batzera” Covid-19ak eragindako egoeratik irtetera begira
Jesús Lekerikabeaskoa Batzar Nagusietako Euzko Abertzaleak batzarkide taldeko bozeramaileak baieztatu duenez gaur egungoa ez da “ezbaian aritzeko eta jarrerak urruntzeko” unea, eta ohartarazi du Bizkaiak derrigorrezko duela “aurrera egitea”


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












