Prentsa Aretoa
Berriak
2021/12/30
Bizkaiaren suspertzea bultzatu du EAJ-PNVk
Mikel Bagan batzarkideak Gernikako batzar etxeko tribunan azaldu du talde jeltzaleak 2022ko aurrekontuei emandako baiezko botoa
“Gaur bete dugu Bizkaiak 2022rako izango dituen aurrekontuak onartzeko azken izapidea. Proiektu honek erantzuten die Bizkaiko hiritargoaren lehentasunei eta bere helburu nagusiena da herrialdearen suspertzea bultzatzea, inor atzean utzi gabe”. Hala azaldu du Mikel Baganek, EAJ-PNVren batzarkide taldeko ahaldun eta Ogasun eta Finantzak batzordearen presidenteak, Euzko Abertzaleak taldeak datorren urterako aurrekontuen alde emaniko botoa. “Kontu hauek bideragarritasun ekonomikoa emango die suspertzea bultzatzeko jarduera zehatzei, jarduera ekonomikoari eta enplegu berrien sorrerari lagunduz. Bizkaia modernizatzeko apustua egiten jarraitzen dute eta inbertsioak aurreikusten dituzte esparru sozialean eta osasunean, arlo digitalean, energetikoan eta mugikortasun iraunkorragoa eta jasangarriago lortzeko bideratu behar den trantsizioari heltzeko eta hasitako trantsizio prozesuetan proiektu handiak garatzeko”, laburbildu du.
Gaur Gernikako Batzar Etxean egin den bilkuran 2022rako Aurrekontuen Foru Arau Egitasmoa onartzeko izapidearen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren sailek 1.459 milioi euroko aurrekontua kudeatuko dute (aurtengo ekitaldian baino 101 milioi euro gehiago). Ildo honetatik azpimarratu beharrekoa da Gizarte Ekintza sailari (ia 600 milioi euroko kopurua aurreikusita dago) aurrekontu honetako 10 eurotik 4 kudeatzea egokituko zaiola eta, alde batetik, diru honekin bideratuko da “sailak gaur egun ematen duen zerbitzua zabaltzera eta, bestetik, “etorkizunera begira eman beharreko zerbitzua eratzeko ildo nagusiak gauzatzera”, azaldu du Baganek. Batzarkideak era berean azpimarratu duenez, kontu hauek onartzean egin daitekeen aurreikuspenaren arabera “Bizkaiko udalei 969 milioi euroko ekarpena egingo zaie, aurreko ekitaldian baino 112 milioi euro gehiago”, nabarmendu du.
Hitz egiteko izan duen tartean, Baganek azaldu nahi izan ditu EAJ-PNVk eta PSEk (foru gobernuari babesa ematen dioten taldeak) oposizioko taldeek aurkeztu dituzten zuzenketak ez onartzeko arrazoiak. “Kasu batzuetan uste izan dugu zuzenketek arrazoizko oinarririk ez dutela edo aurrekontuetan aurreikusitako kopurua nahikoa dela; gehiago gastatzea ez da hobeto gastatzea. Beste zuzenketa-multzo batek, bestetik, bideraezin egingo luke zerbitzuak egokiro ematea, bai eta Aldundiaren funtzionamendu normala ere. Beste zuzenketa-multzo bat ere badago urte anitzeko konpromisoak hautsi beharra edo gure programa politikoan jasota dauden proiektu estrategikoak bertan behera uztea planteatzen duena, hautestontzien bidez berretsi den programa izanik”, adierazi du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25