Prentsa Aretoa

Berriak

2006/01/10

Barakaldoko EAJ-PNV/EAk salatu dau PP eta PSEk irainetara jo dabela ekipamendu kulturalen egoerari jagokenez alkateak eta bere taldeak izan daben itzikeria eta erantzukizuna ezkutatzeko

Barakaldoko EAJ/PNVko zinegotziak, Alvaro Vázquez-ek, PSE-EE eta PP alderdiek eratzen daben gobernu taldea kritikau dau gaur eta esan dau ahalegina egiten dabela, Bizkaiko udalerri honetako ekipamendu kultural batzuen “egoera benetan negargarria” salatu danean, "irain eta deskalifikazino pertsonalakaz ixilduarazoteko”.

Ezagutzera eman
Barakaldoko EAJ-PNV/EAk salatu dau PP eta PSEk irainetara jo dabela ekipamendu kulturalen egoerari jagokenez alkateak eta bere taldeak izan daben itzikeria eta erantzukizuna ezkutatzeko Barakaldoko EAJ/PNVko zinegotziak, Alvaro Vázquez-ek, PSE-EE eta PP alderdiek eratzen daben gobernu taldea kritikau dau gaur eta esan dau ahalegina egiten dabela, Bizkaiko udalerri honetako ekipamendu kultural batzuen “egoera benetan negargarria” salatu danean, "irain eta deskalifikazino pertsonalakaz ixilduarazoteko”. Vázquezek oso argi adierazo eban "Lutxanako liburutegian liburuak ez egotea, udaleko erakusketa aretoaren egoerea, Barakaldoko Kultur Etxeetan egiten diran ikastaro eta tailerretako tarifen igoerea eta beste hamaika egoera Kultur Arloaren kudeaketa negargarriaren emoitza dirala". Aldi berean esan dau “nabarnena” dala udaleko kultur zentroen “egoera negargarria" eta azpiegitura horreek “edozelan jagoten dirala”, eta ez dagoala “ezelango eskaintza kultural barrizale eta erakargarririk". Zinegotzi jeltzaleak ohartarazo dau Barakaldoren etorkizunerako benetan “oinarrizkoa” dala kulturearen aldeko apustua eta mesedez eskatu dau “danak balio izatearen era autopropagandako kanpaina erraldoien politikea” lagatzeko eta “etorkizuneko” politika kulturalean aurrera egiteko". PP eta PSEren EAJ-PNV/EA taldearen “kritikei erantzuteko erea irainak eta deskalifikazino pertsonalak” izan dirala salatu ostean esan eban ekipamenduen egoeren ganeko kritikak “ez dirala bakarrik gure alderdi politiko honeen salaketea, behin eta barriro herritar askok esaten deuskuezan kontuak diralako", eta argitu dau ez dirala “zinegotzi jakin baten aurkako kritikak”, gobernuko taldearen “kudeaketearen kontrakoak baino".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!