Prentsa Aretoa
Berriak
2006/01/10
Erromak Bilbo kopiau dau
Bilbok aukeratu eban uria garatzeko ereduak arrakasta itzela euki dau kanpoan be. Kasu honetan Erroma izan da, mundu osoko uriburu ekonomiko eta kultural handienetakoa, Eusko Alderdi Jeltzaleak kudeatzen dabezan erakundeek Bilbon sustatu daben eredu hori parajetik aztertzea erabagi dauana
Erromak Bilbo kopiau dau
Bilbok aukeratu eban uria garatzeko ereduak arrakasta itzela euki dau kanpoan be. Kasu honetan Erroma izan da, mundu osoko uriburu ekonomiko eta kultural handienetakoa, Eusko Alderdi Jeltzaleak kudeatzen dabezan erakundeek Bilbon sustatu daben eredu hori parajetik aztertzea erabagi dauana.
Kontua da aspaldiko urte honeetan Bilbo mundu osoan erreferentzia bihurtu dala eta hori arkitekturea, turismoa, kalidade oneko zerbitzuak, uriaren zaharbarrikuntza eta ingurumenaren eta kulturearen lehengoratzeagaz lortu da.
Italiarrentzat Bilboren arrakasta handi horren arrazoia arkitekturea eta turismoa nahastean emoteko gaitasun hori izan da. Gogoan eduki behar da arrakasta horren lehen urratsa Eusko Alderdi Jeltzaleak berak bakarrik gauzatu eban apustua izan zala, hain zuzen be Bilbon Guggenheim Museoa edegitea. Baina hori lehen urratsa baino ez zan izan, gero munduko metrorik moderno eta garbiena edegi zalako, Norman Foster-ek disenauta; horregaz batera oinezkoei gero eta garrantzi gehiago emotea eta garraio kolektiboa bultzatzea etorri ziran, edo Abandoibarra osoaren garapena. Aldaketa horreek eragin zuzena euki eben eta gaur egun be badaukie.
Eta kontua da oraindino be gauzarik onenak falta dirala. Basurto-Olabeaga eta Zorrotzaurrerako diseinau diran proiektuak uriak behar dauan azken bultzadea izango dira, orain urte batzuk munduan inork ezagutzen ez eban uria eta gaur egun garapen, ongizate, bizi-kalidade eta norberaren buruaren mugak gainditzearen eredua dana.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












