Prentsa Aretoa
Berriak
2006/02/03
Karrantzako Udala konforme eta pozik dago Eusko Jaurlaritzaren erabagiagaz
Karrantzako Udala oso pozik dago Eusko Jaurlaritzak parke eolikoa eregitzearen kontra hartu dauan erabagiagaz, Ordunte aldean ingurumenean kalteak sortuko leukezalako. Horregaitik, José Luis Portillo Karrantzako alkateak esan dau “poza bikotxa dala, Eusko Jaurlaritzaren erabagiak udal honetako osoko bilkuraren erabagi bat berresten daualako, 2005eko azaroan hartua.
Karrantzako Udala oso pozik dago Eusko Jaurlaritzak parke eolikoa eregitzearen kontra hartu dauan erabagiagaz, Ordunte aldean ingurumenean kalteak sortuko leukezalako. Horregaitik, José Luis Portillo Karrantzako alkateak esan dau “poza bikotxa dala, Eusko Jaurlaritzaren erabagiak udal honetako osoko bilkuraren erabagi bat berresten daualako, 2005eko azaroan hartua. Erabagi haren bidez, udaleko osoko bilkurak adierazo eban parke eolikoa eregitzearen kontrakoa zala, udalaren ustez proiektu hau, tentsino handiko linea legetxe, bateraezina dalako inguruaren balio naturalak jagoteagaz.
Herriko alkateak dinoenez, argi eta garbi geratu da, egoera hau politizau eta etekina atara gura izan dabenen esanen kontra, “euskal erakundeak badabizala, ondo ibili be. Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hartu daben bidea, pazientea eta arrazoitua, betibe demagogian jausi barik (interesatutako presinoen eta ulertuak ez izatearen arriskua euki arren), egokia izan dala”. José Luis Portillok, ganera, uste dau Euskadin eta Bizkaian ingurumena kontrolatzeko mekanismo nahikoak daukaguzala inor lezinoak emotera etorri barik.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












