Prentsa Aretoa
Berriak
2006/02/06
Barakaldoko EAJ/PNVk Udala salatu dau, udalerriko herritarrei guzurra esan eta ziria sartu deutselako lotsa barik. Ganera, udaleko Gizarte Zerbitzuen egoerea oso txarra dala azaldu dau.
Yolanda Fika EAJ/PNVko zinegotzi abertzaleak salatu dau “Gobernu-taldea premina gehien daukien herritarrei adarra joten ibili dala” –gutunontzietatik liburuxka bat banatzen ibili dalako–; horrez ganera, zinegotziak salatu dau “barakaldotarren adimena barregarri itxi” gura izan dauala.

Barakaldoko PNV/EA udal-taldeak gaur salatu dauanez, Gizarte Zerbitzuen egoerea “oso txarra” da. Horrez ganera, PSE-EE eta PP alderdiek osatzen daben Gobernu Taldeari leporatu deutso “guzurretan” eta herritarrei “adarra joten” ibili dala, postontzietatik liburuxka bat banatu daualako, Udalak udalerrian euki dauan gizarte-arloko politikaren barri emoteko.
Yolanda Fika zinegotzi abertzaleak prentsaurrekoan azaldu dauen legez, liburuxka hori joan dan astean banatu eutsien herritarrei. Zinegotziak Udal Gobernuari leporatu deutso barre egin dauala “premina gehien daukien” barakaldotarren bizkar, “guzurrez beteriko propagandea banatuz, ezkutau gura izan daualako gizarte-arloko politikan euki dauan porrota”.
"Gure herrikideei frogau gura deutsiee zein ondo egiten daben dana eurek, eta zein gaiztoak garan euren politikea egiten ez dogun guztiak; baina kontua da guzurretan dabiltzala barriro be, eta, kezkagarriagoa dana, ezelako lotsa barik eta zergadunek ordaindu daben aurrekontua erabiliz egin dabe dana”, esan dau zinegotziak.
Barakaldoko Gizarte Zerbitzuen egoerea “oso txarra” dala azpimarratu ostean, Fikak salatu dau premina gehien daukien herritarrei adarra joten ibili dirala” –gutunontzietatik liburuxka bat banatzen ibili diralako–; horrez ganera, zinegotziak salatu dau “barakaldotarren adimena barregarri itxi” gura izan dabela.
Bere eritziz, panfletoak “guzurrezko datuak” emoten dauz; eta, hori dala-eta, herritarrei gonbidau deutse udal-aurrekontua kontsultatzeko, “holan jakingo dabelako benetan nortzuk diran guzurretan dabiltzanak”.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS