Prentsa Aretoa
Berriak
2006/02/14
Iñigo Urkulluk etorkizuneko alderdien arteko mahaiari inork ere baldintza politikorik ez jartzea espero du
Iñigo Urkullu EBBren bozeramaileak gaurkoan adierazi duenez, Euskadiren etorkizun politikoaren gainean hitz egiteko mahaiaren inguruan esertzeko jar daitezkeen baldintza bakarrak dira bortxakeriarik eza eta mahai horretan den-denak egoteko bermea eta beharra.

Alderdi Sozialistak inposatu nahi omen dituen baldintzen gainean, hau da, erabakitzeko eskubidea ez planteatzearen gainean esan duenez "mahai baten inguruan esertzeko, gure oinarri politikoei uko egitea nahi izatea planteamendu doilorra da eta gure aldetik onartezina. Horrelako mahai batek hutsegite segurua izango luke".
Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak baieztatu duenez, terrorismoagatiko biktimek ez dute agenda politikoa markatu behar, ez protagonismo politikorik oraingo prozesu honetan, hori alderdiei baitagokie.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan Urkulluk esan du terrorismoagatiko biktimek "laguntasun morala behar dutela eta, bitartean, besteok gure burua aztertu behar duglau iraganean pairatu duten sufrimendua ulertu ote dugun ikusteko".
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS