Prentsa Aretoa
Berriak
2006/02/16
Bizkaia aurrean dago Europan.
Bizkaia, gaur egun, Europako gizarte aurreratuenetarikoa da ekonomia eta gizarte aldetik. Bizkaiko lurraldeak bere historiako adierazle sozial eta ekonomikorik onenak gainditu ditu 2005. urtean. Gure langabezi tasak Europako batez bestekoaren azpitik daude, gure BPGa batez bestekoa halako bi baino gehiago hazi da, ez bakarrik Estatuarekin alderatuta, baita Europarekin ere. Eta Europako batez bestekoa baino 10 puntu gehiagoko aberastasun maila dugu.
Bizkaia aurrean dago Europan.
Bizkaia, gaur egun, Europako gizarte aurreratuenetarikoa da ekonomia eta gizarte aldetik. Bizkaiko lurraldeak bere historiako adierazle sozial eta ekonomikorik onenak gainditu ditu 2005. urtean. Gure langabezi tasak Europako batez bestekoaren azpitik daude, gure BPGa batez bestekoa halako bi baino gehiago hazi da, ez bakarrik Estatuarekin alderatuta, baita Europarekin ere. Eta Europako batez bestekoa baino 10 puntu gehiagoko aberastasun maila dugu.
Gero eta erakargarriagoak gara. Horren froga, gure lurraldera inoizko turista kopururik handiena etorri dela. Bilboko Guggenheim museoak ia milioi bat bisitari izan ditu 2005ean, hau da, New Yorkeko Guggenheim museoak bitarte berean izan dituenak baino gehiago. Eta datu horiekin guztiekin batera, inbertsio publikoa gero eta handiagoa da eta gastu sozialetara gero eta kopuru handiagoak bideratzen dira. Inbertsio horren bitartez, bizkaitar guztiek, haien ekonomi maila edozein dela ere, eskura izango dituzte oinarrizko zerbitzu publikoak: osasuna, garraioa, hezkuntza eta gizarte laguntzak. Bizkaiko erakundeen aurrekontuaren erdia baino gehiago gizarte beharrizanak asetzeko erabiltzen da.
Gainera, erakundeek ingurumena zaindu eta lehengoratzearen aldeko apustua egiten dute; gazteen eskura egongo diren etxebizitzen aldeko apustua eta gure lurraldearen historian parekorik ez duten azpiegitura berrietan inbertitzearen aldekoa.
Hona datuak:
1. BPG: 2005eko bigarren seihilekoan ekonomiaren hazkundea zertxobait azkartu zen; BPGa %3,7 hazi zen (EAEn %3,5; Espainian %3,5; EBn %1,6; EB-25 eremuan %1,8). Hazkunde horren oinarria barne-eskaria izan da, eta ekarpen handiena egin duten sektoreak eraikuntza eta zerbitzuak dira; industriaren hazkundea, ostera, apur bat moteldu da. Bizkaiko per capita BPGa, eskura dauden azken datuen arabera, 110etik gorakoa da. Europako batez bestekoa 100 da, eta Espainiakoa 94,6.
2. LANA: Bizkaiko langabezi tasa %7 izan zen (%5,9 gizonezkoena, %8,7 emakumezkoena). EAEn, berriz, %6,4 izan zen, Espainian %8,7, EBn %8,3 eta EB-25 eremuan %8,5. Zerbitzuek hartu duten indar handiak bultzada eman die Bizkaiko jarduerari eta enpleguari.
* Gogora ekarri behar da 80ko hamarkadan Bizkaiko industriak izan zuen krisia. Garai hartan langabezi tasa %30 ingurukoa zen.
** Bizkaiko Lurralde Historikoaren historian inoiz izan den landun-tasarik handiena dugu: 489.000 landun, guztira 1.100.000 biztanle dituen lurraldean (biztanleen %50,9k badute lana).
3. KPI (KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA): %3,7koa izan zen, EAEn eta Espainian bezala. EBkoa, berriz, %2,2koa izan zen.
4. KANPO-MERKATARITZA: 2005eko hirugarren hiruhilekoan, EAEk 14.157 milioi euroko inportazioak egin zituen. Kopuru horretatik Bizkaiari 8.459 milioi euro dagozkio. EAEren esportazioak 13.889 milioi eurokoak izan ziren, eta horietatik 5.046 milioi euroko esportazioak egin ziren Bizkaitik.
5. ZERGA-BILKETA: 2005ean 11.265 milioi euro bildu ziren EAEn. Horietatik 5.828 milioi euro bildu ziren Bizkaian.
Kopuru horien arabera, Bizkaian ia %17 gehitu zen zerga-bilketa aurreko urteko aldean; Araban eta Gipuzkoan hazkundea %10ekoa izan zen.
6. BIDAIARIEN JOAN-ETORRIA: 2005ean Bizkaiko Lurralde Historikoak izan zuen bisitari kopurua milioi batetik gorakoa da.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












