Prentsa Aretoa
Berriak
2006/02/21
Bizkaia Europa baino gehiago, Estatu Batuak baino gehiago eta Estatua baino gehiago hazten dabil
Bizkaiak, Eusko Alderdi Jeltzalea izanik bertako erakundeak kudeatzen dituana, Barne Ekoizkin Gordinaren ehuneko 3,6ko hazkundea euki eban igaz, hau da, 2004ko ekitaldian euki eban hazkundea baino puntu bat gehiago. Gipuzkoa be hazi egin da igazko aldean; Araba, barriz, 2004. urtean baino gitxiago hazi da.
Bizkaia Europa baino gehiago, Estatu Batuak baino gehiago eta Estatua baino gehiago hazten dabil.
Bizkaiak, Eusko Alderdi Jeltzalea izanik bertako erakundeak kudeatzen dituana, Barne Ekoizkin Gordinaren ehuneko 3,6ko hazkundea euki eban igaz, hau da, 2004ko ekitaldian euki eban hazkundea baino puntu bat gehiago. Gipuzkoa be hazi egin da igazko aldean; Araba, barriz, 2004. urtean baino gitxiago hazi da.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Barne Ekoizkin Gordina (BEG) % 3,7 hazi zan 2005ean, Europar Batasuneko batez bestekoa halako bi baino gehiago, urteko azken hiruhilekoan aurreko urteko epealdi beraren aldean % 4,2 hazi ondoren, Estatistikako Euskal Institutuak (Eustat) gaur emon dituan datuek adierazoten dabenez.
Euskal ekonomiak 2005eko urritik abendura euki dauen hazkundea Espainiako ekonomiak izandako tasea (% 3,4) baino hiru hamarren handiagoa izan zan, Euro Guneak (% 1,3) eta 25en Europar Batasunak (% 1,6) lortutako tasea baino puntu bi altuagoa izan zan epealdi berean.
Azkeneko lauhilekoan izan dan urtearteko hazkunde-taseak zazpi hamarrenetan gainditu eban Espainiako ekonomiari egokona (% 3,5), puntu batean Estatu Batuen ekonomiak lortutakoa (% 3, 1) eta puntu portzentual bitan 25en Europar Batasunak jadetsi ebana (% 1,8).
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












