Prentsa Aretoa

Berriak

2006/02/21

Urtuellako Eusko Alderdi Jeltzalearen iritziz, zeharo gaitzesgarria eta zinikoa da Udalerriko Alderdi Sozialistaren jarrera, beronen Alderdia bera Madrildik burutzen ari den obrak geldiarazteko eskatu baitio Udalari

Rodríguez Zapateroren larderiak eta Urtuellako Alderdi Sozialistaren handikeriak ez dute mugarik. Eta hori gutxi ez balitz, Alderdi Sozialista egoera horren errua Udalari leporatzen saiatzea Urtuellako herritarroi adarra jotzea besterik ez da.

Ezagutzera eman
Urtuellako Eusko Alderdi Jeltzalearen iritziz, zeharo gaitzesgarria eta zinikoa da Udalerriko Alderdi Sozialistaren jarrera, beronen Alderdia bera Madrildik burutzen ari den obrak geldiarazteko eskatu baitio Udalari. Gainera, badaki, jakin, Udalak legez ez duena obrok geldiarazteko inolako aukerarik. Urtuellako Udala eta Udalerriko Eusko Alderdi Jeltzalea beti egon izan gara Urtuellan zehar merkatugaiak igarotzearen aurka. Aitzitik, hegoaldeko trenbideko saihesbidea izango den Serantesko tunela eraikitzearen alde gaude, zeren eta, hain zuzen ere, azpiegitura horrek herrian zehar merkatugaiak igarotzea galaraziko bailuke. Aukera hori euskal instituzioek ere defendatu zuten, Eusko Jaurlaritza buru zutela, Udalerrian antolatu zen hitzaldi/mahainguru batean. Jakin gura genuke Urtuellako PSE zertan zebilen besteok Madrilgo PSOEk proiektu hura alda zezan ahaleginetan ari ginen bitartean. Alderdi Sozialistak zuzentzen duen Sustapen Ministerioak legezko eta administraziozko izapide guztiei kopla barik eta gure Udalerriari eta herritarroi inolako begirunerik izan gabe ezelako jaramonik egin ez arren, Udalak ez du obra hori geldiarazteko eskumenik. Eta hori ondotxo dakite Arranzek eta Alderdi Sozialistak. Rodríguez Zapateroren larderiak eta Urtuellako Alderdi Sozialistaren handikeriak ez dute mugarik. Eta hori gutxi ez balitz, Alderdi Sozialista egoera horren errua Udalari leporatzen saiatzea Urtuellako herritarroi adarra jotzea besterik ez da. Udalak bere esku zegoen gauza bakarra egin du: egoera irregular horri buruz hainbat txosten tekniko eta juridiko eskatu. Izan ere, txosten horietan adierazten denez, gure Udalak ezin ditu herri onurakotzat jotzen diren obra batzuk geldiarazi, obra horiek horrela adierazi baitira. Bestela jardungo balu, legea urratu egingo luke, eta horrek guztiak ondorio penalak eta ekonomikoak ekarriko lizkioke. Txosten horien arabera, Sustapen Ministerioak proiektu bat aurkeztu behar dio Udalari. Eta gure Udalak hala egiteko exijitu dio. Azkenik, gure alkateak gutuna bidali dio Azpiegituren arloko estatu idazkariari, gure Udalerriko ordezkari guztiekin bilera bat egiteko eskatuz, tunelari, Hegoko Saihesbideari, trenbide-pasaguneak kentzeari eta Aldiriko trenaren lineari (Bilbo-Muskiz) dagokion bidean egin asmo diren jarduketei buruz ditugun zalantza guztiak argi diezazkigun.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!