Prentsa Aretoa
Berriak
2006/02/28
Portugaleteko Udalak, PSEk eta PPk gobernetan dabenak, 0 euro xedatu ditu euskerea sustatzeko
Euzko Alderdi Jeltzaleak esan dau gustu txarreko bromea dala PPren eta Mikel Cabieces alkate sozialistaren jarrerea, hau da, horren guztiaren errua euskal erakundeei botetea.
Portugaleteko Udalak, PSEk eta PPk gobernetan dabenak, 0 euro xedatu ditu euskerea sustatzeko. Eusko Alderdi Jeltzaleak esan dau gustu txarreko bromea dala PPren eta Mikel Cabieces alkate sozialistaren jarrerea, hau da, horren guztiaren errua euskal erakundeei botetea.
EAJ/EAkook gogoratuarazo gura dogu Portugaleteko Udalak 2005erako ZERO EUROko aurrekontua xedatu ebala Euskerea Sustatzeko Jarduerei jagoken partidan, eta horrezaz ganera, ezetsi egin ebala gure Udal Talde honen zuzenketea, hain justu be partida horretarako 300.000 euro xedatzeari egokona.
Gaur komunikabideek jaso dabenez, gustu txarreko bromea emoten dau Portugaleteko Udalak esatea gehiago egingo leukeala euskerearen alde Eusko Jaurlaritzeak diru gehiago emon baleutso; izan be, Udalaren aurrekontuan euro bat bera be ez da xedatu horretarako, eta ganera ez dabe onartu gura izan euskerea erabili eta sustatzeko arautegirik be (eta horrek ez dau esan gura horretarako dirua euki behar danik, hori guztia egiteko borondatea baino).
Azkenik, gogoratuarazo nahi dogu, baita, Portugalete dala Euskera Zerbitzurik ez daukan udalerri bakarra, eta Alkateak arlo guztietan lan egiten dabela eta ez dabela inondik inora Euskera arlorik behar esan arren, danok dakigu horrek ez daukana bape zentzunik, eta ezkutuan ondokoa dagoala: gure herrian euskerea garatzea oztopatzea, euskerea bultzatu ordez eta Udalaren egiteko horri muxin eginez; eta, hain zuzen be, euskerea bultzatzea da gure herriko uritarrik gehienek adierazo daben nahia.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












