Prentsa Aretoa

Berriak

2006/02/28

Mungiako Udalak, Eusko Alderdi Jeltzaleak kudeatzen dauenak, Udalerriko bake-epaitegiaren aurkako atentadua kondenau dau.

Testuan adierazoten danez, "Horreek gauzok buru bako jenteak baino ezin dauz egin, euskaldunon bizitzea, osasuna eta askatasuna bape arduratzen ez deutsen jenteak."

Ezagutzera eman
Mungiako Udalak, Eusko Alderdi Jeltzaleak kudeatzen dauenak, Udalerriko bake-epaitegiaren aurkako atentadua kondenau dau. Testuan adierazoten danez, "Horreek gauzok buru bako jenteak baino ezin dauz egin, euskaldunon bizitzea, osasuna eta askatasuna bape arduratzen ez deutsen jenteak." Atzo gauean bonba bat ipini dabe Mungia erdi-erdian, aurrez abisau be egin barik, bake-epaitegia dagoan udal bulego batzuetan, jentea hara eta hona ibilten dan leku baten, jolas-parke baten alboan eta etxebizitza batzuen azpian. Horreek gauzok buru bako jenteak baino ezin dauz egin, euskaldunon bizitza, osasuna eta askatasuna bape arduratzen ez deutsen jenteak. Hurrengo komunikaduan ekintza hau justifiketako ahaleginak egiten dabezanean, ez doguz sinistuko hareen ustezko arrazoiak, eta zalantzan jarten dogu halakorik inork sinistutea, eurek be ez dabe sinistuten esaten dabena-eta. Modu horretara jardunda, bihar sano berandu izan daiteke atzo Mungian halako balentria egin ebenek berbeari aukerea emoteko eta gure herriko uritarren erabagiak errespetetako pausoa emon daien. Bien bitartean, Mungiako herriak (eta badakigu herri osoa dagoana adierazpen honen alde), Udal honen bidez, laguntzinoa emon eta alkartasun osoa adierazo gura deutse kalteak jasan dabezan auzotarrei eta zauritu diran ertzainari eta udaltzainari; era berean, eskerrak emon gura deutseguz ezbehar handiagoak galarazoten lagundu daben guztiei. Eta ekintza honen aurrean adierazo doguzan nazka eta higuina ezertarako balio ez badabe, halako ekintzak Mungiaren izenean eta Euskal Herriaren izenean ez burutzeko eskatzen deutsegu behinik behin.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!