Prentsa Aretoa
Berriak
2006/03/02
Eusko Alderdi Jeltzalearen zinegotzien aurkako pintadak agertu dira Santurtzin
"Lo vais a pagar" dakarre Santurtziko herrian Eusko Alderdi Jeltzalearen lau zinegotziren aurka gaur agertu diran pintadek. Zinegotzion artean, EAJ/EA koalizinoaren zerrendaburua dan Ricardo Ituarte dago.
Eusko Alderdi Jeltzalearen zinegotzien aurkako pintadak agertu dira Santurtzin
"Lo vais a pagar" dakarre Santurtziko herrian Eusko Alderdi Jeltzalearen lau zinegotziren aurka gaur agertu diran pintadek. Zinegotzion artean, EAJ/EA koalizinoaren zerrendaburua dan Ricardo Ituarte dago. Antza, betiko leloari eutsiz, Batasunak zinegotzioi leporatzen deutse Igor Angulo ETAko presoaren heriotzea. Zoritxarrez, estrategia horregaz ohituta gagoz Eusko Alderdi Jeltzalearen kideok. Bien bitartean, ETA eta Batasuna Alderdi Sozialisteagaz eta Madrilgo Gobernuagaz –berau da ETAko presoen sakabanaketearen arduradun bakarra– balizko bake-prozesuaren oinarriak negozietan dabilz, eta, ohi danez, Batasunak erru guztiak botetan deutsoz Eusko Alderdi Jeltzaleari, horretarako sufrimentua eta nahigabea erabiliz. ETAk, Batasunak eta Estatuko Gobernuak negozietan jarduten daben artean –negoziazino horren alde gagozela esan behar dogu–, danek, Zapateroren Gobernuak, Batasunak eta PSOEk Eusko Alderdi Jeltzalea euren kritikakaz zigortzen dabe, behin eta barriro, ezkutu partidista modura erabiliz. Eta bien bitartean ganerako alderdiok mobidu daitezala eskatzen gabilkez, mobidu egin daitekezalako eta eurak diralako horren guztiaren arduradun nagusiak.
Bake-prozesuaren ganean egunero eta orduro berbetan dabilzen horreek ez daukie antza prozesu hori bizkortzeko bape presarik. Zergaitik ete da?
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












