Prentsa Aretoa

Berriak

2006/03/03

Bost txanodun Algortako batzokian sartu eta harrikadez kristal guztiak apurtu dituzte

Bost txanodun, gaur arratsaldeko lauretan, Algortako batzokira sartu eta harrikadez kristal guztiak puskatu dituzte. Erradikal hauek, EAJk Algortan duen egoitzaren aurrean, automobilen gurpilekin barrikada bat egin eta ondoren sua eman diote. Ondorioz, suhiltzaileen parte hartzea behar izan da. Erasoaren une berean batzokiaren baitan zeuden pertsonek ez dira zauriturik suertatu. Ekintza honen egileek Algortako Portu Zaharrerantz ihes egin dute.

Ezagutzera eman
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!