Prentsa Aretoa

Berriak

2006/03/08

EGI: Eguneroko lanaz, Aberria eraikiz

Giza eskubideekin ezin da jolastu, eta ez dira ere inolako aukerarik egiteko modukoak, intentzio politikoen kanpo uztekoak baitira

Ezagutzera eman
Azken bolada honetan bizi egin ditugun ekintzek berriz ere erakutsi digute nola bortizkeriak erakartzen duen bakarra bortizkeria dela. Hauxe kontuan hartuta, Bizkaiko EGI-tik uste dugu beharrezkoa zela, gazte ikuspuntutik, gertatzen ari denaren salaketa egitea. Hau dela eta, ezin dena egin bada, alde batetik bakea lortzeko zubiak eraikitzeko nahia aldarrikatzea eta, bestaldetik, hainbeste kalte eragiten duen dispertsio politikarekin jarraitzea. Giza eskubideekin ezin da jolastu, eta ez dira ere inolako aukerarik egiteko modukoak, intentzio politikoen kanpo uztekoak baitira. Honetaz gain, argi uztekoa da ere, pintura eta harriz ez dela aberririk eraikitzen, elkarrizketaz baizik. Beraz, Bizkaiko EGI-k bere eta beste alderdi politikoen xede, eta enpresa desberdinen kontrako egiten ari diren erasoak, baita honetarako eu skal gazteria erabiltzen ari diren hainbat agente politikoak salatu egin nahi ditu. Izan ere, euskal abertzale gazteriok jarraitu behar dugu, nazio lez, geure eskubideak errespetatuak izan daitezela lana egiten, baina argi dugu baita ere, halako jarreraz ezin dugula ezer lortu, sute bat suaz itzaltzen ez delako, ez dugu geure herriaren bakea eta askatasuna indarkeriaz lortuko. Kontuan hartu behar duguna bada Euskal Herriaren burujabetza gogorkeriaz zikinduta geratu ezin dela, odolez bustita dagoeneko baitago; giza eskubideen alde betidanik egon gara eta beti egongo gara, baina inoiz ez, halako jarrerez, euskal gazteria identifikatzen ez dutenez. Ondorioz, Bizkaiko EGI-k aldarrikatu nahi du euskal gizarteak daukan bere burua zuzentzeko eta bere etorkizuna aukeratzeko eskubidea, bakean eta askatasunean, Estatu españolaren Gobernua eta ezker abertzalearen gidariak uko egiten ari diren eskubi de berbera, euskaldun guztion lanaren izerdiaz lantzen den eskubide berbera. Beraz, une larritan aberriarekiko lan gogorra! Gora Euzkadi askatuta! Bizkaiko Euzko Gaztedi
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!