Prentsa Aretoa

Berriak

2006/03/08

El Ayuntamiento de Markina considera inaceptables los ataques contra bienes municipales realizados por simpatizantes de Batasuna

Edozein balorazio politiko gorabehera, herriko ondasunak erasotuz ezer defendatu asmo duten edozein mugimenturen perbertsioa azpimarratzea.

Ezagutzera eman
Bart gauez, udal brigadako lokalak erasotu dituzte. Joan den zapatean lehengo udaletxea izan zen. Egunokaz hainbat fatxada pintadaz eta orbanez agertu izan dira zikinduta, pribatuak zein publikoak. Tokiko Gobernu-Batzarra bilduta, eta udaleko talde politikoon (EAJ/PNV eta EA) berariazko adostasunarekin, hauxe adierazi nahi dugu: 1) Gertaerok irmotasunik handienaz gaitzestea. 2) Edozein balorazio politiko gorabehera, herriko ondasunak erasotuz ezer defendatu asmo duten edozein mugimenturen perbertsioa azpimarratzea. 3) Markina-Xemeingo herriari aditzera eman, eragindako kalteak 60.000 bat eurotan kalkulatzen direla, lehenengo balorazio batean, eta horiek kalteok herritar guztion artean ordaindu beharko ditugula, aseguru polizen estalduratik kanpo gelditzen direlako. 4) Gure sostengua erakutsi udal brigadako beharginei, udala honetako organo exekutiboetatik xedatutako jarraibideak zehatz-mehatz bete baino ez dutelako egiten. MARKINA-XEMEINen, bi mila eta seiko martxoaren zortzian
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!