Prentsa Aretoa
Berriak
2006/03/11
Urkullu "Alderdi Popularra Euskadiko bake prozesua oztopatzeko martxan jarri duen giza eta komunikabide influentzi lobby-aren buru eta bultzatzaile izaten jarraitzen du"
Iñigo Urkullu Bizkai Buru Batzarraren presidenteak gaur EAJren Bizkaiko Herrialde Batzarrean adierazi duenez "Alderdi Popularra Euskadiko bake prozesua oztopatzeko martxan jarri duen giza eta komunikabide influentzi lobby-aren buru eta bultzatzaile izaten jarraitzen du. Talde honen buru zenbait justizi organo, erakunde, elkarte eta komunikabide dira eta orain gainera, espainiar patronala ere gehitu zaie".
Iñigo Urkullu Bizkai Buru Batzarraren presidenteak gaur EAJren Bizkaiko Herrialde Batzarrean adierazi duenez "Alderdi Popularra Euskadiko bake prozesua oztopatzeko martxan jarri duen giza eta komunikabide influentzi lobby-aren buru eta bultzatzaile izaten jarraitzen du. Talde honen buru zenbait justizi organo, erakunde, elkarte eta komunikabide dira eta orain gainera, espainiar patronala ere gehitu zaie".
Iñigo Urkulluren ustez egoera hau posible da "ETAren jarrerari esker, izan ere, bera baita bakegintza eta normalizazio prozesuaren aukera berri hau arriskuan egotearen lehen erantzulea. Urkullurentzat espainiar Gobernuaren eta bere presidentea den Rodriguez Zapateroren jarrerek ere ez dute prozesu honetan batere laguntzen, hau da, denbora guztian bakeaz hitz egiten ari dira baina ez dira gai PPrekiko dituzten loturak mozteko eta duten pre sondegi politika malgutzeko, distentsio edo baretze keinu gisa".
BBBren presidenteak azaldu duenez prozesu honen alde jokatzen duen eta benetakoa den osagaietariko bakarra gure gizarteak duen bakerako grina da. Euskal emakume eta gizonek dituzten bakerako nahiak. Eta, dudarik gabe, Batasunak eta ETAk, bereziki, baina sozialistek ere, sentimendu honen berri dute eta itxaropen horiek zapuztuko balira horrek gizartearengan izango zuen etsipen eta desengainuaren berri ere badute".
Amaitzeko, Urkulluk adierazi du: "Bizkai Buru Batzarrak konpromisoa hartzen duela nortasun mobilizatzailean sakontzeko, erronka ekonomiko eta sozialei aurre egiteko asmoz. Hartara, udal nahiz foru erakundeetan gure gizon eta emakumeek argi izan behar dute, mundu global honetarako berrikuntzan eta ezagupenean sakonduz egiten duten lanaren garrantzia. Mundu globala dugu hau, bai, baina horregatik hain zuzen ere, gizakiak sustraiak beh ar dituen mundua. Gurea nazionalismo irekiaren aukera da, gure historia, kultura eta nortasun ezberdin baina solidarioan oinarritua, komunitatea eta elkartasuna sortzen lagunduko diguna. Arima daukan nazionalismoa".
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












