Prentsa Aretoa

Berriak

2006/04/02

Imaz: "Ez da indarrak metatzeko eta fronte nazionaletarako garaia"

Josu Jon Imaz EAJren EBBren lehendakariak atzo Bilbon burutu zen manifestazioari buruz azpimarratu duenez "ez da indarrak metatzeko garaia, ezta fronte nazionaletarako ere. Ez dira orain alderdi politikoen muskuluak erakutsi behar, nahiz eta jarrerak zilegizkoak izan".

Ezagutzera eman
Imaz:

ARGAZKIA JAITSI

Durangoko batzokiaren mendeurrena dela eta Bizkaiko herrialde honetan burutu den prentsaurrekoan Imazek azpimarratu du EAJ beti izan dela elkarrizketa eta akordioaren alde. Gaineratu duenez "denon artean etorkizuna eraikitzeko garaia dugu honako hau". "Herrialde honetan konponbideak aurkitzeko garaia da eta bake eszenatoki honetatik, berebiziko bidea denon artean eraiki behar dugu" azpimarratu du.
 
Buruzagi jeltzalearentzat "indarrak metatzea, muskulua erakustea, zilegizkoa da baina ez da hori euskal gizarteak momentu honetan eskatzen diguna".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!