Prentsa Aretoa

Berriak

2006/04/04

Durangoko batzokiak ehun urte

Batzokiak baliabide garrantzitsuak izan dira Euskadi osoan Euzko Alderdi Jeltzalearen zabalkunde eta ezarkuntzarako bidean. Abertzaletasunari darion ideologia eta euskara zabaltzeko ere berebiziko bitartekoak izan dira. Durangoko batzokiak ehun urte bete ditu duela gutxi. Ehun urte iragan dira, lanean, hazia ereiten, eta horren ondorioz, mende bat igaro ostean, erabat errotu da abertzaletasuna Euskadi osoan.

Ezagutzera eman
Durangoko lehenengo batzokia Olmedal kaleko (gaur egun Zumalakarregi kaleko) 10. zenbakian zegoen. Pisu horren jabea Cándido Garamendi zen.
 
"Euzkadi" egunkariak 1935. urtean argitaratu zuenez, Durangoko batzokia inauguratu zenean 63 durangar ziren alderdikide, hau da, EAJren afiliatu. Inaugurazio-ekitaldi horretara Bilboko Eusko Gaztediaren abesbatzako talde ugaria joan zen, eta haiekin batera hainbat jeltzale ere, ekitaldiari zegokion elizkizunean eta batzokiaren bedeinkapenean izan nahi zutenak.                                
 
Bedeinkapen-ekitaldia bukatu ondoren, batzokiko lokaletan 97 gazte jeltzale geratu ziren, eta haiei hamazortzi bagoiko tren berezia batu zitzaien, Portugalete, Barakaldo, Getxo, Deustu, Begoña eta Bilboko gazteekin. 
 
Abertzaletasunari zihoazkion ideiak zabaltzea oso lan gogorra izan zen hasierako urteetan, baina Durangokoa bezalako batzokiek egindako lana zeharo eragile bizkortzailea izan zen, eta hain zen garrantzizkoa lan hori non, gaur egun, 200 baino gehiago baitira Euskadi osoan zabaldurik dauden batzokiak.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!