Prentsa Aretoa

Berriak

2006/04/18

Urkullu: "Alderdien interesek prozesua oztopa dezakete"

 

Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak Euskadi Irratian adierazi duenez, "PSOEren eta Batasunaren interesek alderdien mahaia osatzea atzera dezakete, bietako batek ere ez duelako elkarrizketa mahai hori martxan jartzeko presarik".

Ezagutzera eman
Urkullu:

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Urkullu EBBren bozeramaileak uste du Batasunak eta Alderdi Sozialistak alderdien arteko mahaia martxan jartzeko eta normalizazio prozesua abiatzeko nahia dutela, baina "oraingoz" lan horretan jarri ez direla deitoratu du.

Urkulluren ustez, Alderdi Sozialistak Espainiako boto-emaileen artean bakeak ordainik ez duela argi utzi nahi du. Horregatik, hauteskunde orokorren aurretik Zapateroren alderdia normalizazio prozesuan buru-belarri jardungo ez dela uste du buruzagi jeltzaleak.

Batasunari, berriz, ondoko mezua igorri dio: "Ezin da bere militantziarekin gezurretan aritu, ezin dio esan ordain politikorik ez dagoela". Urkulluren hitzetan, Batasunarentzat "interesgarriagoa da" udal hauteskundeei begira jartzea.

Irailerako alderdien mahaia martxan egon beharko litzateke, EAJren eledunaren aburuz. PSOEk eta Batasunak horretarako "presarik" ez dutela deitoratu du: "Lehenengoek prozesua atzeratu nahi dutelako, eta, bigarrenek, aurrena indarrak batu behar direla esaten dutelako".

Euskal Herriak "akordio bateratzailea" behar duela agertu du Urkulluk. Horren ildoan, Euskadi "anitza" dela eta akordio bat lortzeko "indar guztiak, abertzaleak eta ez abertzaleak, bat etorri" behar direla azpimarratu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!