Prentsa Aretoa
Berriak
2006/04/28
Urkullu: "Lurzoruaren Legea proiektu ona da baina zenbait atal aztertu beharko lirateke"
Gaur goizean Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak eta José Antonio Arieta-Araunabeña legebiltzarkideak honakoa adierazi dute: "EAJ bat dator Legebiltzarrean bideratzen ari den Lurzoruaren Legearen proiektuarekin" baina, hala ere, Euzko Alderdi Jeltzaleak zenbait atal “aztertu beharko liratekeela” uste du.
Agiri osoa
Urkulluren iritziz "bitxia bada ere, gero eta etxebizitza gehiago eraikitzen dira eta aldi berean, jende gehienak ez du lehenengo etxebizitza erosteko modurik". Horregatik, "ezin dugu gero eta urriagoa den lurzorua etengabe kolonizatzeko dinamikarekin jarraitu batetik, eta biztanle gehienak lehenengo etxebizitza erosi ezinean eduki bestetik. Gaur egun konponbideak lortu behar du hemendik aurrera eraikitzen dena lehenengo etxebizitza ez duten pertsonentzat izatea".
Burukide jeltzalearen ustez, etxebizitzaren arazoaren “benetako” konponbide bakarrak “eraikuntza berriko zatirik handiena oraindik lehenengo etxebizitzarik ez duten pertsonei erreserbatzea lortu behar du. Gure proposamena da %80 izatea zati hori”.
Horrez gain hauxe esan du: “%80 horretatik gutxienez %20 alokairu sozial publikorako erreserbatu beharko da beti, nahitaez. Gainerako %60 egungo BOEren artean banatuko da, gutxienez 78.000 eurotik hasita (gutxi gorabehera) eta 210.000 euroraino gehienez, eta etxebizitza tasatuak izango dira”.
Bukatzeko EBBren bozeramaileak adierazi du "formula hori lurzoru mota guztiei aplikatuko zaiela, hiri-lurrei zein lur urbanizagarriei".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS