Prentsa Aretoa

Berriak

2006/05/06

Urkullu: "Proiektu hau lanaren eta guztion arteko adostasunaren emaitza zuzena da"

Ezkerraldeko EAJren 200 bat kargu publiko zein pribatu eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren erakunde arduradunak gaur goizean bildu dira Barakaldoko Cedemi eraikinean 2006-2011 Ezkerraldeko Egitasmo Estrategikoa aurkezteko.

Ezagutzera eman
EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakaria den Iñigo Urkulluk adierazi duenez, proiektu hau "lanaren eta guztion arteko adostasunaren emaitza zuzena da eta ondoko helburu argi hau lehenetsi nahi du: Ezkerraldeko udalerri guztiek garapen harmonikoa izatea, halako moldez non 2011n, hau da, bost urte barru, eskualde horretako adierazgarri sozioekonomiko guztiak (langabezia-tasa, osasuna, kultura, gizarte ongizatea, aukera-berdintasuna, bizi-kalitatea, garraioa, ekonomiaren eta enpresen garapena, ingurunea eta zerbitzuak) Bizkaiko eta Euskadiko tasen batez bestekoaren parekoak izango baitira. Asmo handiko helburua da, asmo handi-handikoa, azken urteotan eskualde horretan garatu diren eta, noski, emaitza onak erdietsi dituzten erakunde-arteko plan guztiak baino anbizio handiagokoa".

Urkulluren ustez Plan Estrategiko honek "bi ekarpen handi egiten ditu arestion aipatu ditugun planen aldean. Lehenengo eta behin, plan integral eta integratzailea da, eskualdeko hiritar guztien bizitzan eragina duten arlo guztiak hartzen dituena. Eta bigarrenik, aurreikusirik dauden jarduketa guztiak eta berauei dagozkien inbertsio, epe eta proiektuak banan-banan jasotzen dituen plana da".

"Plan honetan" gaineratu du "buru-belarri dihardute egun euskal erakundeak eta, bereziki, Bizkaiko Foru Aldundia".

Ekitaldian, besteak beste, izan dira: José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Gabriel Inclan Osasun Sailburua, Idoia Zenarruzabeitia Eusko Jaurlaritzaren lehendakari ordea, Ana Agirre Industri, Merkataritza eta Turismo Sailburua eta Nuria López de Gereñu Herri Lan eta Garraio Sailburua.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!