Prentsa Aretoa
Berriak
2006/05/14
Urkulluren ustez, hizketaldia ETAren eta Gobernuaren arteko “komunikazio-kodea” izan daiteke prozesua egiaztatzeko
Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakari Iñigo Urkulluk esan du “ontzat hartzen duela” Gara egunkariak argitaratu duen ETArekiko hizketaldia, baldin eta elkarrizketa horrek ETAren eta Gobernu Zentralaren arteko “komunikazio-kodea” izateko balio badu, eta PSOEk “(ETAren) adierazpen publiko horiek bakeratze-prozesua egiaztatzen ari direla” PPri adierazteko baliagarria bada.
Barakaldon egin duen ekitaldi politikoan, Urkulluk esan du ETArekiko hizketaldiak ez duela “eztabaida politikoa ezartzeko autoritaterik”, zeren eta uste baitu eginbehar hori alderdi politikoei “soil-soilik” dagokiela; hortaz adierazi du ETAren adierazpen horiek “barne kontsumorako” direla, “indarkeriaren alferreko eginerak justifikatu nahiz egin baitira”.
Ildo horri jarraiki adierazi du elkarrizketatik "ez duela inongo baliorik", ez bada orain arte eragin den sufrimendu osoa eta orain arte izan diren biktima guztiak gertatu ondorik, ETAk berriro ere denoi esan nahi digula “nola landu behar den politika”; hala ere esan du “hizketaldia ontzat hartzen duela, baldin eta xede politikoak lortze aldera indarkeriaren alferreko eginerak urte askoan justifikatu dituen mundu horrek” oraingoan bere gain hartzen badu “politikagintzan aritzeko benetako konpromisoa, ezein proiektu politiko ezin daitekeela indarrez ezarri ulertu ondoren”.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS