Prentsa Aretoa

Berriak

2006/05/15

LEKUE (EUZKO ALDERDI JELTZALEA): BARAKALDOKO ALKATEA EZ DAGO PREST UDALERRIAREN ALDE EZER EGITEKO, ETA GANERAKOOK EGITERIK BE EZ DAU GURA

José Maria Lekuek, EAJ-EA koalizinoak Barakaldon daukan zerrendaburuak, gaur (barikuz) esan dau eze “Tontxu Rodríguez Barakaldoko alkatea azak berak jan ez baina oiloei be jaten ixten ez deutsen txakurra lakoa dala: ez dau ezer egiten Barakaldoren alde, baina ez dago prest ganerakook geure Udala eta Ezkerralde osoa garatzeko egitasmoak eta ekimenak sustatu daiguzan ixteko".

Ezagutzera eman
Euzko Alderdi Jeltzalearen zinegotziak azaldu ebanez, “ulertu neike Euzko Alderdi Jeltzaleak eskualde honetarako aurkeztu dauen Egitasmo Estrategikoak alkatea ezustean harrapetea; izan be, egitasmo horren helburua ondokoa da: bost urtean Ezkerraldeko langabezia-tasa eta garapen ekonomikoari jagokozan tasak eta Euskadiko ganerako eskualdeetako tasak parekatzea. Baina ezin dodana ulertu da Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak gauzatuko daben proiektua dinamitetako ahaleginetan ibiltea, bekaizkeria hutsagaitik edo, beste barik, ez beraren ez Alderdi Sozialistearen ekimena ez izateagaitik".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!