Prentsa Aretoa
Berriak
2006/05/23
Urkullu. "Zapaterok ez du ezer berririk esan"
Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak, espainiar Estatuko presidenteak asteburuan egin dituen iragarpenei buruz, hau da, Estatuaren Gobernua aurki ETArekin hitz egiten hasiko dela dioten adierazpenei buruz azaldu du "Zapaterok ez duela ezer berririk esan. Hala ere, ez genuen ezer berririk espero, izan ere, jakin bagenekien lehenik eta behin Kongresura joan beharko litzatekeela baketze prozesu honen egiaztatzea egitera".
Elkarrizketa osoa
"Arazo politikoei heltzerakoan legediaren barruan borondatea errespetatuko duela dio Zapaterok baina guk uste dugu legediak berak ere zirrikituak usten dituela eta ez zen, arlo horretan, inolako konpromisorik izan. Beraz, Zapateroren jarrera ulergaitza egiten zaigu. Batetik, politikoki esne-berbekin edo hitz potoloekin betetzen gaitu eta bestetik, inolako konpromisorik hartzen ez duela ikusten dugu" gaineratu du buruzagi jeltzaleak.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/07/07
BILBO
2026/07/06
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












