Prentsa Aretoa

Berriak

2006/06/18

Urkullu: “Euzko Alderdi Jeltzaleak ez du inondik ere onartuko zerga iraultzailea deritzan mehatxuaren jarraipena”

“Suetenak orotarikoa izan behar du. Eta sueten horren iragarpenak atzera ezina eta baldintzabakoa behar du izan”, adierazi du gaur RNEn Iñigo Urkullu EBBren bozeramaileak, ETAk euskal enpresariei bidali omen dizkien estortsio-gutunak direla-eta.

Ezagutzera eman
Urkulluk garbi asko esan du Confebask-i sinesten diola, euskal enpresariek ETAren aldetik batere estortsio-gutunik jaso ez dutela segurtatzen dutenean. Baina, horrelakorik gertatuko balitz, EAJ-PNVk ez lukeela “inondik ere onartuko” zerga iraultzailea eskatuz agertu zitekeen “gutun bakar bat ere”.

Bestalde, EBBren bozeramaileak “bitxi samartzat” jo du ETAren bildu ahal izana, Batasunaren biltzerik ez omen dagoen bitartean. Zentzu honetan argitu du bere alderdiak ezker abertzalearekin biltzen jarraituko duela, “isilpeko” baina ez “ezkutuko” bileretan, bakegintza eta normalizazio politikoa areagotu ahal izateko “nahiz eta Grande Marlaska epaileak besterik esan”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!