Prentsa Aretoa
Berriak
2006/06/25
Urkullu: “Gorka Agirreren giza ibilbide politikoan konfiantza guztia dugu”
Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak Grande-Marlaskaren azken ekintzei buruz adierazi duenez, “Euzko Alderdi Jeltzalearen ordezkari gisa euskal gizartearen alde, bakea lortzearen alde eta herrialde honetako normalizazio politikoa lortzearen alde Gorka Agirrek eta Xabier Arzalluzek izan duten giza-ibilbide eta ibilbide-politikoan konfiantza osoa daukagu”.
“Bai Agirrek eta baita Arzalluzek ere, bakea lortu nahian, egin izan dituzten lan guztien aldeko elkartasuna adierazi nahi dugu. Giza printzipioetan eta herrialde honetako banaka zein talde-eskubideen errespetuetan oinarritutako bidea izan baita”.
Urkulluk azaldu duenez “isilpeko sumario baten egoztearen deia komunikabideei egindako filtrazioei esker ezagutu izana harritu egiten gaitu. Gaur egun, Euzko Alderdi Jeltzalearen kiderik ez du oraindik deirik jaso. Beraz, nekez ulertuko du gizarteak zer den errugabetasun-presuntzioa, hau da, botere judizialak jarraitzen dituen ekintzekin komunikabideetan eta politika arloan zenbait ondorio izatea bilatzen duenean”.
EBBren bozeramaileak gaineratu duenez, “ez dakigu ekintza hau Grande-Marlaskaren azken petardo-sorta baldin bada edo, aldiz, baketze eta normalizazio prozesuaren gainean dagoen hodei beltza baldin bada. Beraz, espainiar Estatuko Gobernuari dei egiten diogu eta baita Estatu horretako botere guztiei ere, eta behingoz, behar diren aurrera pausuak eman ditzaten eskatzen diegu; euskal eta espainiar gizartearen gehiengoak behin eta berriz eskatzen duen legez”.
“Zentzu honetan, eta berriz ETAren babes politikoa salatuz, estortsioa, mehatxua, xantaia eta erasoren bat jaso izan duten familiei gure solidaritate eta elkartasun guztia adierazi nahi diegu. Estortsio hauen biktimek badakite euskal gizartearen gehiengoaren babesa eta laguntasuna dutela eta, beraz, hartutako erabakiak ere ulertu egiten dituztela”, gaineratu du.
Amaitzeko, Urkulluk azpimarratu du “edonola ere, komunikabideen bidez ezagutaraziak izan diren informazio hauek trataera zorrotz eta zehatza izango dutela uste eta eskatzen dugu eta, beraz, Euzko Alderdi Jeltzalearen exekutibaren kide den Gorka Agirreren errugabetasuna lehen bai lehen argiturik geldituko da”.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS