Prentsa Aretoa
Berriak
2006/07/03
Urkulluk uste du uztaila eta abuztua berebizikoak izango direla Batasuna hurrengo hauteskundeetarako legeztatzeko bidean
EAJren EBBren eledun Iñigo Urkulluk esan duenez, uztailean eta abuztuan “alderdi politikoek erruz egingo dute lan” Batasuna legeztatzeko eta horrela “giroa baretuta egon dadin” hurrengo udal hauteskundeetarako (2007ko udaberria).
Catalunya Informacióri egindako adierazpenetan Urkulluk esan duenaren arabera, Batasunak berak “ondo daki zer egin behar den formulazio sendotua lortzeko”; gainera, adierazi du, haren legeztatzeak “eragina izango du aurtengo udazkenean eratzekoa den alderdien mahaian”.
Buruzagi jeltzaleak ukatu egin du Batasunaren hautua “epemugara ahalik gehiena hurbiltzea” denik, azken hauteskunde autonomikoetan bezala, zeren “PSOEk ez baitu indargabetuko alderdi politikoen legea”; hala ere, esan du balitekeela “legea aldatzea, onetsi zenetik egoera erabat aldatu baita”. Ildo honetatik, Urkulluk iradoki du legea “modu bigunean edo malgutasunarekin” interpreta daitekeela.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS