Prentsa Aretoa

Berriak

2006/07/03

Urkulluk dio PSE eta ezker abertzalearen arteko bilera ez dela legearen kontrakoa, beren ordezkariek horretarako eskubide osoa baitute

EAJ-PNVren EBB bozeramailea den Iñigo Urkulluk adierazi du ezin esan dezakegula PSE-EEk eta ezker abertzaleak egingo duten hurrengo bilera legearen kontrakoa denik esan, “pentsamolde politiko horren” ordezkariek horretarako eskubide zibil eta politiko guztiak “baitituzte”.

Ezagutzera eman
Era berean, esan du datorren urteko hauteskundeak “gertaera gogoangarria” izango direla egutegian eta, hori dela-eta, ezker abertzaleak aurretik zenbait “urrats egin behar” dituela. Horrez gain, aipatu du egungo “testuinguru politiko eta sozialak” Alderdi Politikoen Legea aldaraztea dakarrela; bere ustez, José Luis Rodríguez Zapaterok ez du lege hori indargabetzeko asmorik, “Terrorismoaren Aurkako Itunean oinarrituta PPrekiko sortu zuen loturagatik".

Onda Cerori eskainitako elkarrizketan, buru abertzaleak behin baino gehiagotan esan du, bere iritziz, sozialisten eta ezker abertzalearen arteko bilera ezin dela legearen kontrakotzat hartu, nahiz eta gogorarazi duen Josu Jon Imaz EBBren burua ere “auzitara eraman duela” España y Libertad plataformak, “pentsamolde politiko baten —eta ez alderdi politiko baten— ordezkariekin hitz egin duelako, beren buruari ezker abertzale deitzen dioten pentsamolde politikoaren ordezkariekin”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!