Prentsa Aretoa
Berriak
2006/07/04
Urkullu: "PSE-Batasuna bilera itxura egiteko baino ez bada, euskal gizarteari ziria sartzen ari zaizkio"
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak esan du PSEk eta Batasunak datorren ostegunean Bilbon egingo duten bilera “orain arte hitz egin dutenaren antzezpena dela” eta adierazi du, “topaketa itxura egiteko baino ez bada”, bi alderdiak “euskal gizarteari ziria sartzen ari zaizkiola, kasurik egiten ez diotelako gizarteak guztioi eskatzen digunari".
Urkulluk bi alderdietako buruei eskatu die “antzezpen joko honetatik ondorio positiboren bat atera dezatela eta hori guztia ez dadila izan elkarrengandik gehiago urruntzeko”. Halaber azpimarratu du, "helburua itxura egitea baino ez bada, nire ustez, euskal gizarteari ziria sartzen ari zaizkio, kasurik egiten ez diotelako gizarteak guztioi —baita PSEri eta Batasunari ere— eskatzen digunari”.
Bestalde, gaineratu du, "dirudienez, PSE bilerak egin nahi dituela indar politiko guztiekin. Guk oraindik ez dugu datarik jarri, orain arte guztiekin hitz egiten aritu baikara, baita Batasunarekin eta PSErekin ere, azken honekin nekez lortu dugun arren”.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/06
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS