Prentsa Aretoa
Berriak
2006/07/13
Urkullu: "Kezkagarria da ezker abertzalearen baitan zatiketa izan daitekeela pentsatzea"
Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaile Iñigo Urkulluk adierazi duenez, gaur egun "bitxia eta kezkagarria" da ezker abertzalearen baitan ETAren su-etenarekin Euskadin abiarazi den prozesuari buruz zatiketa izan daitekeela pentsatzea; hala ere uste du ezker abertzalea osatzen duten kiderik gehienek indarkeria behin betiko amaitzearen aldeko apustua egin dutela.
Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan esan duenez, Urkulluk ezker abertzalearen baitan “zatiketarik ez dagoela eta denak baturik daudela” sinetsi nahi luke, baina adierazi du ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean su-etena gertatu aurrean izan omen diren balizko konpromiso horiei buruz argitaratutako berriak “oso arraroak” direla.
Halaber azpimarratu du gai politikoak alderdi politikoei dagozkiela, eta ez ETAri, zeren eta, “azken finean alderdiak baitira gizartea ordezkatzen dutenak; beraz, ETAk gauza teknikoez baino ez du hitz egin behar Gobernuarekin, Batasunak berak ere Anoetako Adierazpenean esan zuenez”.

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/06
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS