Prentsa Aretoa

Berriak

2006/07/18

Urkullu: "La Naval pribatizatuta, Estatuak Euskadin egin beharreko inbertsioen likidazio prozesua bukatu da"

EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidente Iñigo Urkulluren ustez "gaurko La Navalen pribatizazioarekin Espainiako Estatuak Euskadin zituen azken aktibo industrialen likidazio prozesu luzea amaitu du. Era berean, desinbertsio eta desindustrializazio prozesua bukatutzat eman du. Prozesu hori gobernu sozialistak hasi zuen orain dela 20 urte, PPren Gobernuak jarraitu zuen, eta, orain, bi urteko kudeaketaren ondoren bukatu du Rodríguez Zapateroren Gobernuak".

Ezagutzera eman
Urkullu:

ARGAZKIA JAITSI

Urkulluren esanetan, "egun berezia da gaurkoa Bizkaiarentzat eta Ezkerraldearentzat. Egun berezia Estatuaren konpromiso falta adierazten duelako, industria proiektuen etorkizuna arriskuan eta zalantzan jarriz. Eta egun berezia, bestetik, zorroztasun osoz aurrera begiratzea beharrezkoa delako".

BBBren presidentearen hitzetan "prozesu honek urte hauetan Bizkaian, eta, batez ere Ezkerraldean, zuzeneko 20.000 lanpostu eta zeharkako ehunka galtzea ekarri du. Eta Espainiako Gobernuak lortutako plusbaliak Estatuko beste leku batzuetan berriz inbertitzeko balio izan du; hori guztia Alderdi Sozialistak jarraitzaile eta ordezkari gehien dituen Euskadiko eskualdean. Madriletik zuzendutako eta ondo pentsatutako zein planifikatutako desinbertsio prozesu hau saihesteko, ez du ezer egiterik izan edo ez du nahi izan, behintzat. Euskal erakundeak alde batera utzi ditu behin eta berriz, erakunde arteko akordioei entzungor eginez eta zalantzan jarriz”, gehitu du Urkulluk.

Urkullurentzat "pozgarria da euskal enpresarien ekimenak erronka onartzen jakin duela ikustea. Estatuak enpresa publikoak itxi izan dituenean, gauza bera egin dute enpresariek, eta hurrengo urteetan La Navalen jarduera bermatuko duen etorkizuneko prozesua planteatu dute”, azaldu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!