Prentsa Aretoa
Berriak
2006/09/05
EAJ/PNVk positibotzat hartu dau CNN euskal partzuergoak La Naval erostea.
Iñigo Urkullu BBBko buruak uste dau itxaropentsua dala Sestaoko La Naval enpresea CNN taldeari adjudiketea, Estaduko gobernuak enpresa publiko hau saltzea erabagi ostean. Bizkai Buru Batzarreko buruaren ustez, batez be euskal enpresaburuek osotzen daben partzuergo honek proiektu eta enpresa-diseinu egokia eukiko dau enpresea barriro urganeratzeko eta antxinako ontziola publiko honen epe labur eta ertainerako etorkizuna bermatzeko.
BBBko buruaren eretxiz barriro be euskal enpresaburuak izan behar izan dira euren herri honetarako konpromisoagaz La Naval saltzeko eta Estaduak Euskadin eukan azken enpresea zarratzeko erabakiagaz Espainiako gobernuak sortu dauan arazoaren urtenbidea aurkitu dabenak. Erabagi hori erispide politikoak kontuan hartuta hartu eben; izan be, La Naval da Izar taldean enpresa errentagarriena eta teknologia arloan aurreratuena dagoana.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












