Prentsa Aretoa

Berriak

2006/09/12

Bizkaia Estadua, Europar Batasuna eta Estatu Batuak baino gehiago hazi da.

Bizkaiko Barruko Produktu Gordinak (BPG) %4,3ko hazkuntzea euki dau 2006ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi beragaz erkatuta eta EUSTATek emon dauzan datuen arabera. Urte arteko tasa honek hamarren baten gainditzen dau EAEko batez bestekoa (%4,2), eta puntu erdi baino gehiagotan Espainiako ekonomiarena (%3,7). Hori ez eze, gogorarazo behar da Europar Batasunean-25 lortu dan batez bestekoaren ganetik be badagoala (%2,8), edo Euroaren Gunearena (%2,6). EE.BB.etako ekonomiari jagokonez hazkuntza gurea baino zazpi hamarren baxuagoa izan da, %3,6koa.

Ezagutzera eman
Euskadiko Autonomia Erkidegoan arlo ekonomikoetan behar egiten daben beharginek puntu bat eta hamarren bitan gainditu dabe 2006ko lehen hiruhilekoko mailea eta horreen urte arteko bilakaerea %2,4koa izan da 2005eko bigarren hiruhilekoagaz konparauta. Hazkuntzarik handiena izan dauan arloa edegiguntza izan da.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!