Prentsa Aretoa

Berriak

2006/11/06

Urkullu: “Alderdi politiko ezberdinek oinarriak ezartzeko unea da, hortik abiatuz akordio politiko bateratzailea sortzeko”

Iñigo Urkulluk azpimarratu du, une hau “euskal gizartearen bizitza politikoaren azken denboran egon den aukera historikorik onena dela, hain zuzen ere, 75etik gaur arteko tartean, alderdi politiko ezberdinek” oinarriak ezar ditzaten “modu tinkoan, hortik abiatuz akordio politiko bateratzailea izan daitekeena sortzeko”.

Ezagutzera eman
EBBren bozeramaileak adierazi du, EAJ alderdiak “laguntzailearen eta beharrezko kidearen” papera egiten duela bake prozesuan, eta argitu du normalizazioarenean “bai dagokiola euskal gizartearen borondatearen buruan egoteko papera”. 

"Alderdi politikoekin elkarrizketa aldeaniztuna lantzen ari gara, eta berriro ere diot, uste dut oinarri tinkoak ezartzeko aukerarik onenean gaudela etorkizun ez oso berantiarrean alderdi politikoen mahaiari buruz hitz egin ahal izateko, behin betiko arazo politikoa konpon dadin”, azpimarratu du. 

Urkulluk nabarmendu du, horretarako beharrezkoa dela bi baldintza betetzea: “indarkeriarik ez egotea, eta inolako sentsibilitate politikorik kanpo ez uztea”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!