Prentsa Aretoa

Berriak

2006/11/07

Urkulluren ustez Juan Mari Atutxarekiko Auzitegi Gorenaren erabakia harrigarria eta etsigarria da

Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaileak adierazi duenez, “harrigarria eta etsigarria da eta errealitatetik guztiz aldendurik dago Juan Mari Atutxa eta Legebiltzarreko Mahaiaren beste bi kideen absoluzioa baliogabetzeko Auzitegi Gorenaren erabakia”.

Ezagutzera eman
Urkulluren ustez Juan Mari Atutxarekiko Auzitegi Gorenaren erabakia harrigarria eta etsigarria da

ARGAZKIA JAITSI

“Mota honetako edo Lehendakariaren kontrako helegitearen onarpena bezalako erabakiak dira, azken finean, gizartea justiziatik aldentzen duten erabakiak. Gizartea jada ohartzen ari da justiziaren zenbait estamentu Euskadiren normalizazio politikoa geldiarazi nahian ari direla” gaineratu du bozeramile jeltzalea.

Iñigo Urkulluren ustez “harrigarria da eskuin atzerakoienaren zenbait elkarte izatea espainiako politika gidatzen dutenak eta justiziak, gainera, ontzat hartzea erabaki hauek. Egoera honek alderdi politiko guztien hausnarketa eskatzen du. Ondo deritzot justiziako ordezkariek esan behar dutena entzutea baina, zorigaitzez eta kontu politikoei dagokionez, zeukaten sinesgarritasun guztia galdu egin dute”.

“Honi guztiari gainera gehitu behar zaio espainiako justiziak duen jokabidea, hau da, hartutako erabaki guztiak epaian inplikaturik egon direnei jakinarazi beharrean komunikabideen aurrean adierazten dituzte. Jokabide hau erabakiak hartzen dutenen benetako helburua begi bistan usten du. Euskal autogobernuarekin zerikusia duten gaien aurrean duten jarrera erakusten du”.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!