Prentsa Aretoa
Berriak
2006/12/10
Urkulluk PSOEri eskatu dio azal dezala "zer gertatzen ari den ETArekin dituen elkarrizketekin"
Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak azaldu duenez, bere ustez PSOEk azaldu beharko luke "zer gertatzen ari den bere alderdi politikoak ETArekin dituen elkarrizketen inguruan, hau da, PSOEren Erakundearen idazkari den Jose Blancoren eta PSE-EEren bozeramaile parlamentarioa den Jose Antonio Pastorren adierazpen desberdinen artean eman den iskanbilaren ostean ETArekin dituen elkarrizketak nola dauden azaldu beharko luke PSOEk".
Buruzagi jeltzaleak, RNE irratia katean izan duen elkarrizketan, bere itxaropena azaldu du "ETAren inguruan sortu diren iskanbila hauek alde batera utzi eta Zapateroren exekutiboa eta talde armatuaren artean harremanak egon daitezen". Gaineratu duenez, "sozialistek aurrera pausu ausartak eman beharko lituzkete bake prozesuan aurrera egiten jarraitu ahal izateko, hots, kartzela politikan, adibidez, aurrera pausuak eman behar lituzkete".
Bestalde, Urkulluk gaineratu duenez, "guk berriz ere adierazi nahi dugu su etenaren aldeko apustua egitea eta bortxakeriarekin jarraitzea bateraezinak direla, hau da, bizi dugun egoera honetan kale borrokarekin jarraitzea ezinezkoa da".
Bestalde, Urkulluk gaineratu duenez, "guk berriz ere adierazi nahi dugu su etenaren aldeko apustua egitea eta bortxakeriarekin jarraitzea bateraezinak direla, hau da, bizi dugun egoera honetan kale borrokarekin jarraitzea ezinezkoa da".
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












