Prentsa Aretoa

Berriak

2006/12/11

Durangoko alkateak kale borrokaren aurka indarrak batzeko eskatu die herritarrei

Larunbatean, Durangon, bost kutxazain eta Correos-eko bulegoa erre izanak Bizkaiko udalerri honetako alkate Juan Jose Ziarrustaren pazientziarekin amaitu dute. Egin dituen adierazpenen arabera, “indargabe” sentitzen da, Euskal Liburu eta Disko Azokarekin bat, urtez urte burutu ohi dituzten kale borrokako ekintzen aurrean.

Ezagutzera eman
Herritarrek era honetako indarkeria-ekintzei aurre egin behar diete, eta erakundeek euren haserrea defendatzen dutela ikusi behar dutela dio. Era berean, guztion indarrak elkartzeko eta erabateko gaitzespena erakusteko beharra nabarmendu du.

Hala, Bozeramaileen Batzordeak, EAJ-EAren, PSEren, PPren eta EBren botoekin, azoka hasi zen unetik gertatutako eraso guztiak gaitzesteko oharra onartu zuen atzo iluntzean; horien artean sartzen dira Batzokiaren eta Eusko Jaurlaritzaren standaren aurka egindako pintadak ere.

Udalak adierazi du adierazpen-askatasuna erabiltzeko hain modu faxistaren aurka bakar-bakarrik borrokatzeko bitarteko materialik eta pertsonalik ez daukala. Hori dela eta, herritarrei publikoki indarkeria gaitzesteko eskatu die, baita udalerri horretan hainbeste errepikatzen diren ekintzak arbuiatzeko ere. Izan ere, udalerria euskal gizartearen aldarrikapen sozial eta politiko guztien bataila-eremu gisa erabiltzen dute, batzuetan, inondik inora baketsuak ez diren moduak erabilita.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!