Prentsa Aretoa

Berriak

2006/12/13

Iñigo Urkullu: “Lehenengo indar politikoa izango gara Barakaldon”

BBBko lehendakariak, Iñigo Urkulluk, baieztatu egin dau gaur, EAJ/PNVko hautagaia dan Amaia del Camporen aurkezpen ekitaldian, Eusko Alderdi Jeltzalea barriro be udalerrian botorik gehien lortuko dauan alderdia izango dala. Urkulluk esan dau “hautagai oso ona daukagula”, eta “hori ez eze eta hori gitxi balitz, baita talde itzela eta egitarau onak be.”

Ezagutzera eman
Proiektuei jagokenez adierazo dau “orain hilabete batzuk be esan genduana errepikatuko dauala: “Guretzat lehentasun osoa eukiko dau EZKERRALDE ETA MEATZALDERAKO JARDUKETA INTEGRALERAKO PLAN ESTRATEGIKOAK, 2006-2011, garapen harmonikoa bideratuko dauana. Helburua argia da, 2011n Ezkerralde eta Meatzaldeko adierazkari sozio-ekonomikoak Bizkaiko eta EAEko batez-bestekoan egotea. Hori da hil honeetan zehaztu eta aurkeztuko dogun gure konpromisoa.”
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!