Prentsa Aretoa
Berriak
2006/12/19
EAJ/PNVk alkateari eta gobernu taldeari egotzi deutse Barakaldon 1.100 lanpostu galtzearen ardura osoa
Amaia del Campok PP eta PSOEren ardura eza salatu dau, eta esan deutse “etxeko lanak” egin behar dabezela, lana sortzeko aukera gehiagorik alperrik ez galtzeko.
Joan dan barikuan (abenduaren 15ean), Bizkaiko Foru Aldundiak eta Afer enpresak hitzarmena sinatu eben. Hitzarmenaren arabera, Alonsotegin etxebizitza prefabrikatuak egiteko fabrika ipiniko da, eta gitxienez 1.100 pertsonari zuzeneko lana emongo deutse horrek. Erabagi hau Barakaldoko udaleko arduradun ugarik kritikau eben; hareetako bat alkatea izan zan. Kritiketan esaten eben, gitxi gorabehera, eurena ei zan proiektua ostu eutsela aldundiak.
Adierazpen horreek argi erakusten dabe Barakaldoko udal arduradunen ezjakintasuna edo euren kudeaketa txarra ezkutatu nahia, horretarako erdizkako egiak edota guzurrak erabiliz.
PP eta PSOEren udal kudeaketa ezin txarragoaren ondorioz galdu dan aukerea eta gero, gure herriko alkatea gitxiago arduratu beharko litzateke ibilaldiakaz, gure herritarrentzat ez diralako mesedegarri, eta horren ordez bere etxeko lanak egin, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa amaituz.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












