Prentsa Aretoa
Berriak
2007/01/10
Urkulluk PSOEri esan dio "ez dela bide polizial eta judizialetan bakarrik pentsatzeko unea" eta Batasuna birgizarteratzearen alde egin du
EAJ alderdiko EBBren bozeramaileak PSOEri esan dio "une honetan ezin dela pentsatu bide polizial eta judizialen bidez bakarrik desager daitekeela indarkeria"; Batasuna “birgizarteratzearen” eta politikaren munduan sartzearen alde egin du. Gainera, alderdiek elkarrizketan jardun behar dutela esan du, baina ETAk atzo egindako komunikatuak orain arte ezker abertzalearen solaskide zirenak “lurperatu” dituela uste du.
RNEn egindako elkarrizketan Urkulluk esan du talde armatuak atzo egindako komunikatua “betikoen antzekoa dela eta, beraz, etsigarria”. Bere esanetan: "Berriz egin zaio iruzur ezker erradikalak beste mugimendu bat egiteko itxaropenari, eta horrek hondatu egin du ezker erradikalak politikaren ekintzarako egin zezakeen guztia".
Gobernuarekin harremanetan
Gobernuarekin izandako harremanei buruz EBBren bozeramaileak esan du alderdiak “harrera-dinamika zabala” duela. Bere esanetan: "Hausnarketa egiteko prest gaude. PSOEri esan nahi diogu une honetan ezin duela pentsatu bide polizial eta judizialetatik bakarrik amai daitekeela indarkeria".
Nabarmenak...
BERRIA
2026/07/07
BILBO
2026/07/06
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












