Prentsa Aretoa
Berriak
2007/01/23
EAJren Aberri Batzarrak dei egiten die hiritar guztiei “gure erakundeen” alde
EAJren Aberri Batzarrak gaur Sabin Etxean erabaki du: EBBren "Gure erakundeen alde" agiria onartu; sinadura bilketa kanpainiari ekin; Eusko Legebiltzarrean, Batzar Nagusietan eta Udaletan ildo bereko mozioak aurkeztu; hilaren 29rako manifestazioa deitu; eta hiritarrei dei egin Lehendakariari hilaren 31an lagundu diezaioten.
EAJren Aberri Batzarrak gaur onartu dituen bost ekintzen laburpena:
1.- Bere egin, gaur bertan EBBk aho batez onartu duen “Gure erakundeen alde” deritzon agiria.
2.- “Gure erakundeen alde” agiriaren sinadura bilketa kanpainari ekin. Hurrengo 30 egunetan iraungo duen kanpaina hori EBBren zein Aberri Batzarraren kideek ekin diote.
3.- “Gure erakundeen alde” agiria oinarritzat hartuz ildo bereko mozioak aurkeztu Eusko Legebiltzarrean, Batzar Nagusietan eta Udaletan.
4.- “Gure erakundeen alde” lelopean manifestazioa deitu hilaren 29an Bilbon. Aberri Batzarrak EBBren esku usten du ahalik eta adostasunik zabalena lortzea eta, honetarako, hasiak dira dagoeneko Eusko Legebiltzarreko alderdien arteko harremanak.
5.- Aldi berean, hiritarrak gonbidatu datorren hilaren 31an Lehendakariari lagundi diezaioten, kargudun gisa Bilboko Justizia Jauregian egin beharreko adierazpenetan.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












