Prentsa Aretoa

Berriak

2007/02/21

Barakaldoko EAJk salatu egin dau alkateak ikastetxeak erabili dauzala hauteskunde-kanpainea egiteko

Amaia del Campok Burtzeñako gurasoen kexak jaso dauz, sozialistek euren seme-alaben ikastetxea erabili dabelako hauteskunde-ekitaldietarako

Ezagutzera eman
Alkatetzarako hautagai jeltzalea dan Amaia del Camporen eretxiz, guraso ugarik azaldu dabe ez dagozala ados euren seme-alaben eskola-instalazinoak alkateak eta bere lagun-talde handiak ohituta gaitueen ohiko jaien agertoki izateagaz. Del Camporen ustez, guraso horreek haserrea azaldu dabe euren seme-alabak sarritan apaingarri lez erabili izan diralako alkatea sustatzeko abiarazo diran azken kanpainetan. Trukean, hori bai, ikasleak ohiko oparitxuakaz bueltetan dira ikastetxera; horreek, ganera, protokolo-gastuetarako erabilten dan udal aurrekontuaren kapitulu handiko atal dira.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!