Prentsa Aretoa

Berriak

2007/02/23

Santurtziko Euzko Alderdi Jeltzaleak antenen instalazinoa araupetzeko eskatu dau

Euzko Alderdi Jeltzaleak Santurtziko Udalean daukan Taldearen bozeroale Ricardo Ituarteren eretxian, Udalerrian kontrolau eta araupetu egin behar dira telefonia mugikorreko antenen eta telekomunikazinoen arloko aparatu guztien instalazinoa. Ituartek prentsaurreko batean gogoratuarazo dauenez, gai honetzaz “gero eta ardura handiagoa hartzen dabe herritarrek”, eta adierazo eban, baita, “nahitaezkoa” dala “herritarrak telefonia arloko enpresa handiakandik babestuteko eta santzurtziarrei lasaitasuna eta segurtasuna emoteko” neurri egokiak martxan ipintea.

Ezagutzera eman
Santurtziko Euzko Alderdi Jeltzaleak antenen instalazinoa araupetzeko eskatu dau

ARGAZKIA JAITSI

Horri guztiari jagokonez, Ituartek udal erroldea eratzea planteau eban, eta bai antenen eta telekomunikazioetako beste elementu batzuen instalazinoa arautzeko udal ordenantzea sortzea be, antena eta elementuok jarteko estetika eta ingurumen alorreko baldintzak ezarteko asmoz, eragin bisuala murriztu edota aparatu kopurua mugatze aldera.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!