Prentsa Aretoa
Berriak
2007/03/06
Ekonomi Ituna: PSE-EEk "ez dauka ezelako aginpiderik" Estatu osoari jagokozan gaiak jorratu behar diranean.
Euzko Alderdi Jeltzalea samin agertu da gaur, ze Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoaren proiektuaren onespenean sozialistek ez ebezan onetsi Ekonomi Ituna blindetako Euzko Alderdi Jeltzaleak egin ebazan zuzenketak. Iñigo Urkulluren eretxiz, hori holan gertatu da PSE-EEk ez daukalako “ezelako aginpiderik” Estatu osoari jagokozan gaiak jorratu behar diranean
Euzko Alderdi Jeltzalearen bozeroaleak ohartuarazo eban bere Alderdiak ez daukala orain “ezelako konpromisorik” Diputatuen Kongresuan “euskal uritarren interesak” askatasunez defenditzeko.
Halan eta guzti be, Urkulluk adierazo ebanez, “PSOEk eta PSEk badakie gure laguntzinoa jasoko dabena eta holako kontuek ez dabena eraginik eukiko bakeratze-prozesuan”. Hori guztia, Urkulluren aburuz, "PSEk EAJri jagokonean eta Lehendakariari berari joakonean jarrera ziztrina euki arren; izan be, zatiketea ereiteko ahaleginak egiten ditu beti PSEk, berari jagokon toki bakarretik, hau da, Eusko Legebiltzarreko oposizinotik”.
Nabarmenak...
BILBO
2026/07/06
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












