Prentsa Aretoa

Berriak

2007/03/07

Basauriko Euzko Alderdi Jeltzaleak auzo guztiak zerbitzu publikoakaz lotuko dituan uriarteko autobusa abian jartea proposatu dau

Basauriko Euzko Alderdi Jeltzaleak uriarteko autobusa abiatuarazotea proposatuko dau udal hauteskundeetarako prestatu dauen egitarauan. Horren xedea ondoko hau da: Udalerriko auzo guztiak erdiguneagaz, zerbitzuakaz, bulego publikoakaz eta eregiko diran Metroko geltokiakaz lotzea. Jasone Vallek, Euzko Alderdi Jeltzaleak Basauriko Alkatetzarako aukeratu dauen hautagaiak, adierazo ebanez, datorren legegintzaldian “hainbat jarduketa abiatuarazo ahal izango dira” egin asmo diran lurpeko aparkalekuei jagoken proiektuaren eta Metroa Basaurira ekartearen bidez.

Ezagutzera eman
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!