Prentsa Aretoa

Berriak

2007/03/18

Iñaki Azkuna: “Lan asko egin behar da, egunero eta bururik galdu barik”

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak eskatu die gaur jelkide eta jeltzale guztiei "ez daitezela gehiegi fidatu" maiatzean izango diren hurrengo hauteskundeak direla-eta. Aldi berean animatu ditu "bururik galdu barik egunero lanean ahalegindu daitezen". Bere hautagaitzaren aurkezpenean, Azkunarekin batera azaldu dira Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia eta Iñigo Urkullu BBBren lehendakaria.

Ezagutzera eman
EBBren bozeramailea den aldetik, Urkulluk jakinerazi nahi izan dio ezker abertzaleari, bere hauteskunde-proposamenaz "aurrera egiten ari dela adierazi nahi arren" ez duela "jira-biraka egiten" baino eta, beti ere, "ETAren altzopetik atera ezinik jarraitzen".

Aurreko larunbatean UPNk Iruñean deitu zuen manifestazioari buruz, berriz, Urkulluk segurtatu du harako manifestazioa "espainiar eskuinik zaharkituaren abertzalekeriaren adierazgarri nabarmena baino" ez zela izan.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!