Prentsa Aretoa

Berriak

2007/05/07

Urkullu: “Alderdien Legea nahierara aplikatzea, PSOE eta Batasunari mesede egin diezaiekeen lardaskeria da”

EAJren EBBren bozeramaileak, Iñigo Urkulluk, adierazi du hauteskunde plataformei eta ANV-EAEri buruzko azken erabaki judizialak “lardaskeria eta gaizki egindako ekintzak” direla. “Horrek argi uzten du Alderdien Legea nahierara aplikatzeak ez dituela jaio zenean zituen helburuak betetzen”. Gainera, “kezkatuta” dago uste duelako hau guztia PSOE eta Batasunaren “beharrei egokitutako” zerbait dela.

Ezagutzera eman
RNEk egindako elkarrizketan Urkulluk adierazi du EAJren nahia hau dela: “Ezker sozialista iraultzaileak, bere burua abertzaletzat duenak, hauteskundeetan aurkezteko aukera izan dezala eta herritarrak izan daitezela bere bozen bidez bakoitza dagokigun tokian ipiniko gaituztenak”. Aitzitik, adierazi du gaur egungo egoera polizialean eta juridikoan Alderdien Legea “nahierara erabiltzen” dela.

Batetik, “PSOE, kalkulagailua esku batean eta Legearen ezarpena bestean” jolasten ari ote den susmoa dauka. Eledun jeltzalearen zalantzaren oinarria hau da: «Udalerrietan denok elkar ezagutzen dugun Herri honetan, argi geratu da erabat legalak diren ANV-EAE sigletako hautagai batzuk inpugnatu egiten direla eta beste batzuk ez».
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!