Prentsa Aretoa
Berriak
2007/06/03
Urkulluk uste du hirukoa berregiteak ez duela erraza ematen, EAk eta EBk lurralde batzuetan duten jarrera dela-eta
EAJren EBBren bozeramaileak, Iñigo Urkulluk, adierazi du lurralde batzuetan ez duela erraza ematen hiru indarrek bat egitea, Eusko Jaurlaritzan egindako moduan, EAren eta EB-Aralar koalizioaren jarrerak ikusita.
Radio Nacionalen egindako elkarrizketan, Urkulluk jakinarazi du, egoera hori izanda ere, hauteskunde ostean egiten jarraitzen duen ituna hau dela: EArekin eta EB-Aralarrekin bat egitea.
Era berean, hauteskundeetako emaitzek sortu duten argazki malapartatuak eta konplexuak Euskadiko errealitatea nolakoa den erakusten dutela azaldu du. Halaber, hasiera batean hirukoaren alde egingo duela jakinarazi du, «baldin eta zenbakiek uzten badute eta programak bateratzea posible baldin bada». Edonola ere, aterik ez diotela itxiko inori zehaztu du. «Datorren astean batzuekin eta besteekin izandako elkarrizketak patxadaz aztertu beharra izango da», amaitu du.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS