Prentsa Aretoa
Berriak
2007/06/04
Urkulluk duda egiten du EAk eta EBk hirukoari lehentasuna emateko borondatea ote duten, eta PSErekin ituna lortzeak Eusko Jaurlaritzari ez liokeela eragingo uste du
EAJren EBBren bozeramaileak, Iñigo Urkulluk, duda egiten du EAk eta EBk hirukoari lehentasuna emateko borondaterik ba ote duten udal eta foru gobernuak osatzeko. Era berean, jakinarazi du EAJk lehendabizi bi alderdi horiekin hitz egingo duela, eta, beharrezkoa baldin bada, ondoren Aralarrekin kontaktuak izango dituztela, «baita PSErekin ere». Alde horretatik, sozialistekin akordioa lortzeak ez diola Eusko Jaurlaritzari zertan eragin uste du Urkulluk.
Gainera, Urkulluren esanetan, hauteskundeetako emaitzek ez dute zauririk ireki EAJ barruan, eta gogorarazi du bere alderdiak lezioa ikasi zuela aurreko barne-prozesuan. Hori dela eta, Urkulluk jakinarazi du EAJk ahalegina egin behar duela euskal gizarteak eskatzen diona egiteko: lidergoaren erantzukizuna bere gain hartzea, hain zuzen.
RNEri egindako elkarrizketan, Urkulluk adierazi du ez dagoela «inolako bazterketarik» euskal erakundeak gobernatzeko hitzarmenak lortzeko alderdiekin egin ari diren bilera-txandetan.
RNEri egindako elkarrizketan, Urkulluk adierazi du ez dagoela «inolako bazterketarik» euskal erakundeak gobernatzeko hitzarmenak lortzeko alderdiekin egin ari diren bilera-txandetan.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












